Ipuin kontalariak

(Sonia Ezkerra) Miru
(Sonia Ezkerra) Miru

Izen artistikoa: Miru

Kontaketan hasitako urtea: 1999

Norentzat kontatzen nagusiki:

Haurrentzat.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

  • Xurdin, kobazuloan galdurik (2000 – 2004)
  • Xurdin eta Gorringo Lakuaren misterioa (2005-2008)
  • Kortxea Doktorearen Abenturak (2003-2008)
  • Xurdinen Kontzertua (2007-2012) - Tatxin eta Tatxan (2007-2015)
  • Musika Tresnen Fabrika (2006-2015)
  • Dj Porru (2007-2018)
  • Txorotxaranga (2010 – 2018)
  • Miru eta bere lagunak (2008-2018)
  • “1,2,3… hemen da Miru” saioa egiten dut haurrentzako, Hamaika TB-n, GiTB-n, GoienaTB-n, ErloTB-n, 28 kanalan, Oizmendi TB-n eta Xaloa TB-n.

 

Biografia:

Txikitatik izan dut ipuin, istorio eta liburuekiko maitasuna. Bestalde, musikak nire bizitzaren zati haundi bat betetzen du. Honek, musikako goi mailako ikasketak egitera bultzatu ninduen.

Kontatzen ditudan ipuin eta istorioetan, laguntxo asko agertzen dira eta askotan nirekin etortzen dira, liburutegi, eskola edota ipuinak kontatzera noan tokietara. Ipuin eta istorio guztiak, HEZKIDETZAILEAK dira, helduok baitugu haurren aurreritzien ardura; zer ikusi hura ikasten baitute. Ipuin kontataketa saioak abestiekin uztartzen ditut, saio dinamikoagoak bihurtuz.

Askotan esan ohi dugu, haurrak esponja batzuk direla; eta argi dago horrela dela. Baina, ipuinen bidez, jarrera edo jokabide zuzenak zein diren ezagutu edo antzemateko aukera izango dute.

Umorea ardatz nagusitzat hartuz, eta musikak ematen digun askatasuna erabiliz, irudimenezko mundu batetara joaten saiatuko gara.

Curriculuma:

  • Donostiako Goi Mailako Musika Eskolan Lizentziatuta. Musika pedagogian espezilizazioan bukatu nituen musika ikasketak.
  • Antzerki ikasketak, "Escuela de arte dramático de Madrid" RESAD. (2000-2003)
  • Ahots eta mugimenduan ikastaro anitzak Marga Altolagirrerekin.
  • Kiliklon Ekoizpenak, ekoiztetxearen gidoilari eta aktoresa, ekoizpen ezberdinetan.
  • Haur eta gaztetxoentzako, antzerki edo disziplina eszenikoen irakasle.

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.