Ipuin kontalariak

Virginia Imaz Quijera
Virginia Imaz Quijera

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Taldearen izena: Oihulari Klown

Norentzat kontatzen nagusiki:

Denontzat.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegietan, eskoletan, institutoetan,
Liburu azoketan, Sari banaketetan, ospitaletan, kartzeletan, asiloetan eta abarretan…

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Umeentzako: Bigarren Printzesa / Zu jaio zinen egunean / Monstruoak bizi diren lekuan (euskaraz) eta erdaraz, 60 ipuinetik gora bildumatan adin ezberdinetarako.
Gazteentzat: (erderaz bakarrik) Las mil y una noches / El hilo de Ariadna / Mari / El portador de besos …
Helduentzat: (erderaz bakarrik) Mujeres de ojos grandes/ Como una gota de aceite en el agua / La recordadora / La memoria del fuego / La mujer salvaje / Por los pelos / Déjame que te cuente…
Gaur egun neure ipuin eta poema bilduma bat prestatzen ari naiz Txefo Rodriguez musikariaren laguntzarekin: "Más que palabras".

Biografia:

1962ko udaberrian jaio ninduten bi mundutara: erreala deitzen duten horretara eta ipuinen atetik iristen den beste horretara. Magiaren atari horretan egin dut nire habia.
Neskatxoa nintzela, zorionez, istorioak kontatzen zituzten hainbeste pertsona izan nituen nire inguruan, kontatzea pertsona izateko modu bat zela sinetsi bainuen. Arnasa hartzea beste behar dut ipuinak entzun eta kontatzea. 1984tik aurrera ari naiz profesionalki kontu kontari; entzun ditudan istorioak, irakurri ditudanak edo neronek asmatuak... guztiak nolabait elkarri lotuak. Barrua eragin didaten istorioak dira, bizitzaren abentura honetan inspiratu edo argia eman didatenak. Era guztietako lekuetan eta adin, naufragio eta amets modu guztietako jendeari kontatu diot. Istorioak leunduz doaz bideetan zehar, aldatu egiten dira eta aldatu egiten naute. Sarritan galdetzen didate ea ipuinetik bizi daitekeen. Luzaroan min egin zidan galdera horren ironia eta zentzu okerrak. Orain ez. Orain hala erantzuten dut: ez dakit ipuinetik bizi ote naitekeen, baina bizi al zaitezke zu ipuinik gabe? Era guztietako istorioak kontatzea gustatzen zait, umoredun maitasunezkoak batez ere. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kontatzen dut.

Nabarmentzeko moduko azken urteotako jardunak: Guadalajarako ipuin maratoia (2001); Cantabrian "Encuentados de conocerte" (2001); EAEn eta Nafarroan ipuin kontaketa zirkuito baten bultzatzaile (1997tik); Alcalá de Henares (2002); "Festival desde la palabra" (2002). 2001eko udaberritik sarritan kontatzen ditut ipuinak Hi Satélite taldeko Txefo Rodriguezen musika eta kidetasunaren laguntzarekin.

Azken egitasmoak: "La memoria del fuego", "El hilo de Ariadna", "Mujeres" eta orain prestatzen ari naizen neure ipuin eta poema bilduma ("Más que palabras").

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.