Irudigileak

Ana Ibaņez Elosua
Ana Ibaņez Elosua

Ana Ibañez Elosua (Iruñea, 1972).

Zirriborrolaria, marrazkilaria, eskultorea, margolaria, ilustratzailea, soberakinen zein mozketen gainean da hau guztia, berdin delarik zati hauek badira ohial zein hari, kutxa barruetara egokiturik hala nola lientzoen tramara baldintzatuta, paperak papera zatien gainean, papera pusken artean papera puska gehiago sartuta, bere lan molde hauetan guztietan etenik ez duenez figurazioaren eta igurtzi organikoaren arteko elkarrizketa abstraktoak. Honexegatik, uneoro, noski, zirriborralariaren zirriborroak, edonon eta non-nahi.

Argitara eman dituen liburuen artean dago Hankaz Gora Du Amak Mundua, eta bertan mihiseak ditu bere lanaren azal, oihal zati josiak eta koloretan erakutsiak, langabe den eta hipoteka ordaindu ezinean den emakume baten testigantza emateko, nork ahaleginak eginen dituen bere alaba txikiari azaltzeko munduak ez duela, maizegi, zentzu askorik.

Halaber, Jonek Jone Izan Nahi Du album ilustratua aipatu behar da. Akordeoi tolesgarri baten itxura duen liburu honetarako kartoizko kutxak erakusleiho modura ulertzen ditu, guztia ametsen eta izanaren inguruan hausnarketa jostagarria eskaintzeko.

2018 Etxepare Saria merezi izan zuen Cosimoren Katiuskak libururako egindako bere ilustrazioen ekarpen ausarta nabarmendu zuen epaimahaiak, liburuko protagonista ekologista eta konformagaitzaren arrastoan nolabait.

Azkenik, Amonarenean Kea liburuaren marrazki-zirriborroak bereak dira, hauskorrak bezain xamurrak, haur literaturaren eta gazte literaturaren artean zubia izan nahi duen istorioa osatzeko, oroitzapen txikienen aldarrikapenetik, memoria historia aldarrikapenera.

Amonarenean kea

Izenburua: Amonarenean kea

Egilea: Dani Martirena

Irudigilea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Liburu iletsuak

2020

GEHIAGO IRAKURRI
Cosimoren katiuskak

Izenburua: Cosimoren katiuskak

Egilea: Dani Martirena

Irudigilea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Pamiela

2018

GEHIAGO IRAKURRI
 Jonek Jone izan nahi du

Izenburua: Jonek Jone izan nahi du

Egilea: Dani Martirena

Irudigilea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Liburu iletsuak

2017

GEHIAGO IRAKURRI
Hankaz gora du amak mundua

Izenburua: Hankaz gora du amak mundua

Egilea: Dani Martirena

Irudigilea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Liburu iletsuak

2015

GEHIAGO IRAKURRI
0
0
0
0
0
0
0