Irudigileak

Asun Balzola
Asun Balzola

Asun Balzola Elorza. (Bilbo, 1942ko uztailaren 18 - Madril, 2006ko ekainaren 22)

Marrazketa eta margolaritza ikasi zituen 60ko hamarkadan. 1967an Italiara joan zen bizitzera. 1976tik aurrera idaztera eta marraztera dedikatu zen, Madrilen bere bizitokia finkatuz. Asko gustatzen zitzaion bidaiatzea. Estatuko editorial gehienekin egin zuen lan, eta baita Europako eta AEBetako batzuekin ere. Prentsa eta publizitaterako ere marrazten zuen. Diseinu Grafikoan ere lanean aritu zen (kartelak, egutegiak, txartelak, eta abar) eta berak eginiko liburu asko maketatu zituen. 

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

  • Il-lustrad'or saria, 1998
  • CCEI sariko ohorezko zerrenda, 1998
  • Illustrador D'Or saria, 1998
  • Zarazuko euskarazko haur liburuaren saria (ilustrazioa), 1996
  • Andersen sarirako hautagaia, 1993
  • Euskadi saria (ilustrazioa), Ninoren istorioa, 1991
  • SM fundazioa saria testu eta ilustrazioari, Por los aires, 1991
  • Euskadi saria (gazte literatura), Indiana Jonesen zamarra, 1990
  • Serra D'Or saria, Marina, 1988
  • Andersen sarirako hautagaia, 1988
  • Premio de la Generalitat de Catalunya (Ilustrazioa), Marina, 1987
  • Premio Nacional de Literatura Infantil (ilustración), Munia y la Señora Piltronera, 1985
  • Bratislavako Urrezko sagarra, Txitoen istorioa, 1985
  • Apel les Mestres saria, Munia y la luna, 1981
  • Janusz Korczak saria, 1979
  • Águila de plata, festival de Niza, 1975
  • Lazarillo saria (Ilustrazioa), Cancionero infantil universal, 1965
0
0
0
0