Irudigileak

Iraia Okina Salazar
Iraia Okina Salazar

Iraia Okina Durangon jaioa da 1980. urtean. Arte Ederretan lizentziatu zen eta ilustrazioaren inguruan hainbat ikastaro egin ditu. Gaur egun irudigile bezala lan egiten du. Bere irudiak aldizkari, kartel eta zenbait liburutan ikus daitezke, baita erakusketa ezberdinetan ere.

2008 urtean Joxantonio Ormazabalek idatzitako “Zirkua amets” ipuinarekin II. Etxepare beka eskuratu zuen, haurrentzako album ilustratua osatuz, 2010ean Euskadi Sarietan ilustrazioen sailean finalista izan zena. 2009an Euskadi sarietan finalista izan zen Peru Magdalenak idatzitako “Ilania” ipuinarekin. 2011an, lan bera Bratislavako irudigileen erakusketan parte hartzeko aukeratua izan zen. 2010an, Japoneko ilustratzaileen elkarteak egindako lehiaketa internazionalean, “Fine Work” aipamena eman zioten. 2012an Joxantonio Ormazabalek idatzitako “Ilargia esnatu da” da bere azken lana. 2013an urrezko plaka eman zioten Bratislavako ilustrazioen erakusketa internazionalean. 2017an “Emakume Burugabea” proiektuarekin Eusko Jaurlaritzako ilustrazioak sortzeko diru laguntza jaso du.

Irudiekin ez ezik, Iraia Okina bere sormen eta esperimentazio lanak burutzeko, bestelako lan eta proiektuak ere etengabe garatzen ari da, beti ere bere sentimenduak adierazteko ikus hizkuntza egokiaren bila: margoak direla, artisau-lanak, txotxongiloak... Izan ere, Iraiak bizitza estilo bat bihurtu du bere lana.

Web orrialdea: www.iraiaokina.com/

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Ilargia esnatu da

Izenburua: Ilargia esnatu da

Egilea: Joxan Ormazabal Berasategi

Irudigilea: Iraia Okina Salazar

Argitaletxea: Elkar

2012

GEHIAGO IRAKURRI
Zirkua amets

Izenburua: Zirkua amets

Egilea: Joxan Ormazabal Berasategi

Irudigilea: Iraia Okina Salazar

Argitaletxea: Faktoria K de libros / Pamiela

2009

GEHIAGO IRAKURRI
Ilania

Izenburua: Ilania

Egilea: Peru Magdalena

Irudigilea: Iraia Okina Salazar

Argitaletxea: Gero-Mensajero

2008

GEHIAGO IRAKURRI
Punpuilaren bidaia

Izenburua: Punpuilaren bidaia

Egilea: Pako Sagarzazu

Irudigilea: Iraia Okina Salazar

Argitaletxea: Elkar

2007

GEHIAGO IRAKURRI
Irudimena hegan

Izenburua: Irudimena hegan

Egilea: Karlos Santisteban Zimarro

Irudigilea: Iraia Okina Salazar

Argitaletxea: Aizkorri

2006

GEHIAGO IRAKURRI
2017
2017
2017
2017
2012
2012
2012
2012
2012
2009