Hemeroteka


Elkarbanatu
2019-04-01

264 book trailer lehiatuko dira Liburu Gaztea Lehiaketan

2018-2019 Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 264 book trailer aurkeztu dira: 258 Ikastetxeen kategorian eta 6 Norbanakoen kategorian. Aurtengo irakurgai gomendatuak Limoiondoaren loreak, Jessicaren itzala, Santa familia eta Efektu bereziak izan dira.

Hala ere, parte hartzaile askok jo dute Ezinbestekoen zerrendara liburua hautatzerakoan eta oso irakurriak izan dira Tximeletaren oihbua, Iqbalen historia, Beti iparralderantz eta Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, besteak beste.

Guztira, Gipuzkoako 23 ikastetxek, Bizkaiko 1ek eta Arabako 1ek hartu dute parte; 3.112 ikasle inguru.

Orain epaimahaiak hautatuko ditu book trailerrik onenak. Haur eta Gazte Literaturan, nahiz, ikus-entzunezko komunikazioan aditu diren honako kideek osatuko dute epaimahaia:

  • Amaia Pavon HUHEZIko irakasle eta ikus-entzunezkoetan aditua.
  • Lore Agirrezabal bibliotekari eta Liburu Gazteako koordinatzaile ohia.
  • Nader Koochaki bideo, argazki eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin dituen artista.
  • Irati Zaldua, dokumentalista.

Honakoak dira book trailerrik onenek jasoko dituzten sariak:

IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

NORBANAKOKA: e-irakurgailu bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Zabaldu da Book Trailerrak bozkatzeko epea

Sari nagusirako hautagaiak epaimahai horrek hautatuko ditu, baina sari horrez gain bada beste bat ere: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 30era arte.

Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.