Hemeroteka

2019-05-07

Claret3 eta Designing taldeek irabazi dute publikoaren saria

Iragan asteratean, apirilaren 30ean, amaitu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea eta dagoeneko baditugu irabazleak. 2018-2019 ikasturtean publikoaren iritziz book trailerrik onenak hauek dira: Ikastetxeen kategorian, Claret ikastetxeko DBH4 mailako CLARET 3 taldearen Tom Sawyeren abenturak liburuari buruzko book trailerra eta Norbanakoen kategorian, DESIGNING taldeak Jessicaren itzala liburuari buruz egindako lana, Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle talde batek egindako book trailerra, hain zuzen.

Talde bakoitzak liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa jasoko du, maiatzaren 17an, Tabakalerako zinema-aretoan egingo den sari-banaketa ekitaldian.

Ikastetxeen kategorian La Salle Donostia B1 taldea (Pijama marradunaz jantzitako mutikoa), Jessica Bihotzean taldea (Jessicaren itzala) eta Thunders taldea geratu dira bigarren postuan 7 botorekin. Norbanakoen kategorian, berriz, bigarren geratu da MARLE taldea 29 botorekin eta hirugarren lekuan La Salle Donostia Bakarka 03 8 botorekin.