Irakasleentzako lantegiak

 

2018an abiatu zuen Galtzagorri elkarteak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura sailarekin batera “Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa. Galtzagorrirentzat ezinbestekoa da irakurzaletasunean bitartekari lana egiten duten profesionalen trebakuntza. Irakasleak bitartekariak direnez gero, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan prestakuntza eskaintzen zaie irakasleei.

Saioak praktikoak dira eta bertatik bertara eskaintzen dituzte Galtzagorriko adituek. Halaber, tokian tokiko udal liburutegietako liburuzainak gonbidatzen dituzte ikastetxeak eta liburutegiak saretze aldera.

Liburu berri eta aukeratutakoen bilduma aurkezten zaie irakasleei, baita bakoitzarekin irakurzaletasuna hauspotzeko erabil ditzaketen estrategiak ere. Galtzagorri elkarteak osatutako gida bat banatzen dute adituek non estrategia horiek jasotzen diren.

Egitasmoak arrakasta dauka ikastetxeen eta bertako irakasleen artean. Lehenengo ekitaldian hiru lurraldeetako 70 ikastetxek parte hartu zuten eta bigarrenean 100 inguruk. Urtetik urtera hazten ari den proiektua da.

 

                                                                    

Irakasleentzako lantegiak 2019