Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Agure jakagorria

Idazlea: Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 1995

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 80


Laburpena:
Mariela eta Joxeanjel, ikasle gazteak, trenean elkartzen dira ia egunero. Joxeanjeli asko gustatzen zaio Marielak duen barre egiteko era, eta neskaren begi ilunak, eta ibiltzerakoan nola mugitzen den... Berarengana hurbiltzen den bakoitzean, barrenean zerbait urtu egiten zaiola sentitzen du. Eta egun batean, trenean noski, Marielak Joxeanjelen esku bat harrapatu zuen mutilaren liburu, apunte, orri, karpeta, txamarra eta gainontzeko tramankulu guztien artean. Goxo-goxo heldu zion. Baina hala zeudela, agure jakagorri batek hitz eman zien. Aztia zela zioen berak, Euskal Herriko azkenengo aztia. Eta agure jakagorri honek garrantzi handia izango du hemendik aurrera maitasunezko istorio polit honetan.


Agure jakagorria