Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ezin dut

Idazlea: Uxue Alberdi

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2011

Bilduma: Eta zer?

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Eta zer bildumako ale honetan gurasoen gehiegizko eskaerak eta umeengan sortzen duten estresari buruz hitz egiten zaigu, tonu umoretsuan eta dramatismorik gabeko kontakizun batean.

Aitak bere alaba super-neska bat dela uste du, edozertarako gai dela. Neska nekatuta dago Ipuin honek, abilezia handiak dituen neska baten istorioa kontatzen digu. Bere aitarentzat super-neska bat da; berak badaki hori ez dela horrela eta nekatuta dago dena super ondo egiteaz. Bestalde, aitarekin duen harremanean hainbat gabezi sentitzen ditu. Azkenerako egoerari aurre egingo dio eta super heroi baten ausardiaz aitari ezin duela esango dio.

Ilustrazioek testua osatzen dute eta era berean ulertzen laguntzen dute. Sentsazioak transmititzen dituzte.

Testua, sekulakoa izan gabe, ofizioz bideratua dago. Bertsolariak hitz jostunak dira, abilezia handia izaten dute oso hitz gutxitan gauza eder asko esateko eta Uxue Alberdi bertsolaria da.


Ezin dut