Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gure etxea

Idazlea: Ruben Ruiz Perez

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2012

Orri kopurua: 36

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek etxegabeen gaia tratatzen du. Modu berezi batean kalean bizi direnen bizilekua aurkezten da.


Testua laburra eta errepikatzen den eskema batean aurkezten da eta honek erritmo berezia ematen dio istorioari. Hasiera batean sekulako etxea izango dela iradokitzen da eta irudiek ideia hori indartzen laguntzen dute. Liburu erditik aurrera agian etxea guk uste ez duguna izan daitekeela ikusten hasiko gara eta etxegabe baten bizilekuaz ari dela ohartzen gara.


Ilustrazioak indar handikoak dira eta testua bezain garrantzitsuak. Aipagarria da irudien atzea eraikitzeko erabili den paper, kartoi... collage moduko lanak gaiarekin lotura estetiko berezia sortzen duela.


Prentsako aipamenak:

Asun Agirianoren kritika Garan

Imanol Merceroren kritika Berrian


Gure etxea