Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lapatza

Idazlea: Paddy Rekalde

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2017

Bilduma: Kuku saila, 60

Orri kopurua: 52

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratua da, haur batek animalia basati bat zaintzean bizi duen abenturan oinarritzen dena.

Bere txabola kala batean egina du haur batek. Egun batez, habiaren batetik eroritako arrautza topatzen du. Txabolara eraman eta zaindu egiten du, txita irten eta koskortzen den arte. Zein hegazti mota den argitzeko galdeketan ari dela, herriko arrantzale batek esaten dio ubarroia dela, eta arrantzan erakutsi beharko diola, bestela hil egingo dela.

Dena den hori ez da izango biziko duen leziorik zailena,...

Gutxienez bi orritik behin agertzen dira ilustrazioak, Batzuetan handiagoak beste batzuetan txikiagoak. Irudi ilunak erabiltzen dira batez ere. Ilustrazioak adierazkorrak dira, eta batik bat tonua ezartzen laguntzen diote narrazioari.


Lapatza