Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tinta bihotz

Idazlea: Cornelia Funke

Ilustratzailea: Cornelia Funke

Itzultzailea: Naroa Zubillaga

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Orri kopurua: 543

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Liburuen fantasiari buruzko liburu hau trilogia bateko aurreneko alea da. Bertan liburu baten irakurketak zer norainoko miresmena sor dezakeen kontatzen da, bereziki liburu magikoez eta gertakari bitxiez ari bagara.

12 urteko Meggi neskatoa bere aitarekin bizi da. Mo aitak liburuak konpontzen ditu. Mok, orain dela 9 urte irakurri azkenekoz liburu bat ozenki eta ikusirik bere ekintzarekin zer lortu zuen (liburuko pertsonaiei bizia emateaz gain, bere emaztea eta Meggiren ama liburuan bertan sartzea, hain zuzen), ez du gehiago ozenki irakurri inongo ipuinik. Hala ere, behin eginiko ekintza hark ondorio latzak izango ditu eta aita-alabek etengabe atzetik izango dituzte behin bizia emandako pertsonaia maltzurrak. Liburu honetan, gauzak bere “onera” etorri ahal izateko gertatzen diren ekintzak kontatzen dira: ihesaldiak, atxiloketak, maitasuna, maltzurkeria, laguntasuna...

Bestalde, liburuak ilustrazio xume batzuk ere baditu.


Tinta bihotz