Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nola dastatu ilargia

Idazlea: Michael Grejniec

Ilustratzailea: Michael Grejniec

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Argitaletxea: Kalandraka

Urtea: 1999

Bilduma: Amets egiteko liburua

Orri kopurua: 26

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Aspaldi zebiltzan abereak jakin nahian nolako zaporea edukiko zuen ilargiak, eta halako batean dortokak...


Prentsako aipamenak:


- Sara Alonso, Behinola 2. zenbakia 2000ko apirila Azalak berak liburua zabaltzako txirrintak areagotuko dizkigu eta egiatan, asetu egingo ditu. Egileak ahozko ipuinen egitura hartzen du oinarri bere istorioa kontatzeko. Animaliek ilargia dastatu gura dute eta horretarako, ailegatu behar. Dortokaren asmazioari eta ilargiaren etsipenari esker azkenean kosta lain kosta lortuko dute eta ilargia dastatuko dute edo zorion pixkat, alegia. Baina ipuin modernoa denez, bukaera ironikoa izango du.

Irudigileak ehundura duen paperean egin ditu akuarelak. Argi eta ilunak ongi erabiltzen ditu; horrela, pertsonaien argitasuna nabarmentzen du. Hondokoak eta kontrasteak oso gogorrak izan arren, pertsonaiak ederki sartzen dira istorioan eta maitagarriak dira irakurleentzat. Egizu aproba.


Nola dastatu ilargia