Gomendagarriak urtez urte

 

Galtzagorriko Irakurketa Mintegian parte hartzen dutenek Euskal Haur eta Gazte Literaturan urtero argitaratzen diren liburuak irakurri, baloratu eta hautaketa lan bat egiten dute. Hortik, urtez urteko liburu gomendagarrien zerrendak sortzen ditugu.

Zerrenda bakoitzak Euskal Haur eta Gazte Literaturan urte horretan argitaratu diren liburu gomendagarrienak biltzen ditu, irakurlearen adin aproposaren arabera antolatuta.