Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: 100 kontu ondo ezagutzeko janaria

Idazlea: Sam Baer

Ilustratzailea: Federico Mariani eta Parko Polo

Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2018

Orri kopurua: 128

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Nutrizio eta elikagaiei buruzko dibulgazio liburu ilustratua da.

Izenburu deigarrietatik abiatuz, hainbat informazio jakingarri eskaintzen zaio irakurleari, hala nola: jaki transgenikoei buruzko oharrak, azenarioen kolore morea, txiklearen onurak, espazioan tomateak hazteko aukerak…

Azalpenek orrialde bat hartzen dute gehienetan, eta gainerakoetan bi orrikoa. Testuak eta irudiak elkarreraginez erabiltzen dira, azalpenak garatzeko. Ausazko irakurketa nahi ez bada, aurkibideak zuzendu lezake irakurketa, gaitegi erakoa baita.

Azalpenak osatzeko, irudi nahiko sinple, baino adierazgarriak erabiltzen dira, eta informazio garrantzitsua eskaintzen dute, batzuetan eskema edo ideien hierarkizazioa bultzatuz (1. edo 2. mailako ideien mailaketa adierazten laguntzen dute). Ilustrazioak, oro har, koloretsuak dira, eta erakargarriak.


100 kontu ondo ezagutzeko janaria