Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ados!

Idazlea: Danel Ibisate

Ilustratzailea: Arazi Mesanza

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2018

Orri kopurua: 34

Adina: 6tik gora


Laburpena:

34 orrialde dituen album ilustratua da. Argik, ipuineko protagonistak, gosearen eta jateko gogoaren arteko desberdintasuna egiten ikasi omen du. Ipuinean, desberdintasun hau azaltzeaz gain, Argik egunerokotasunean dauzkan bizipenak oinarri hartuta, gosearen eta jateko gogoaren aurrean hartzen dituen jarrerak eta egiten dituenak azaltzen dira.

Bi ahotsetan eta bi koloretan idatzita dago albuma. Letra beltzekin narratzaileak, ume protagonistak gurasoekin eta amonarekin dituen elkarrizketen bidez hitz egiten digu; eta letra gorrian gosearen eta gogoaren arteko elkarrizketak agertzen dira… mutikoaren sabel barrua ematen duen espazio batean. Akuarelekin egindako ilustrazioak dira.


Ados!