Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Arrarik arra

Idazlea: Leo Lionni

Ilustratzailea: Leo Lionni

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetako protagonista har txiki bat da, buruargitasuna erabiliz behin eta berriz bizia salbatzen duena.

Kontaketa egitura errepikakor batean eraikita dago, irakurle txikienekin izan ohi den moduan, eta hitz joko batean oinarritzen da, bai originalean “Inch by inch” zein itzulpenean. Izan ere ingelesez inch neurri bat da eta [worm]inch beldar mota bat, eta, kasualitatez, euskaraz ar ‘beldar’ eta arra ‘neurria’ ditugu.

Abentura hasten da arrak txantxangorri gosetu batekin topo egiten duenean. Hegaztiaren jakin-minaz baliatuz haren isatsa neurtuko du, eta horrela kontaketan zehar hainbat hegaztiren gorputz-atalak neurtuz joango da… bukaeran, azken hegaztiak proposatuko dion erronkatik onik atera arte, bere adimen eta irudimenari esker. Hegazti hauek agertzen dira: txantxangorria, flamenkoa, tukana, koartza, faisana (sic.; “faisai” beharko luke euskara batuan), kolibria eta urretxindorra.

Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte, albumetan ohikoa den moduan. Eskuz eratutako collageak dira (1969an argitaratu zen lehen aldiz obra hau), paper margotu eta estanpatuaz baliatuta.


Arrarik arra