Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Baldar bikingo eta kanpaldi basatia

Idazlea: Odin Redbeard

Ilustratzailea: Sarah Horne

Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2018

Bilduma: Baldar bikingo

Orri kopurua: 96

Adina: 10tik gora


Laburpena:
Abentura narrazio honetan Baldar izeneko haur bikingo baten gorabeherak kontatzen zaizkigu tonu umoretsua erabiliz. Baldarren iritziz bere garaiko bikingoak leunegiak dira, faltan botatzen du liburu eta kontu zaharretako bikingoen bortizkeria, eta berak ere garai bateko bikingoak bezalakoa izan nahiko luke, benetakoa. Eskolako maisua gaixotzen denean, haren ordez Otto bikingoa jartzen dute. Hasiera batean Baldarrentzako pozgarria den berria, laster tamalgarria bihurtuko da, Otto delako bikingo “peto-petoak” ere, beraiek atsegin ez dituzten betebeharrak eginaraziko dizkielako. Azkenean Baldar ohartuko da “benetako” bikingo bilakatzea, ez dela berak uste zuen bezain erraza. Zuri beltzeko ilustrazioak neurri ezberdinetakoak dira, eta tarteka agertzen dira.


Baldar bikingo eta kanpaldi basatia