Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bat, bi, hiru, banpiro

Idazlea: Nadia Budde

Ilustratzailea: Nadia Budde

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 20

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album formatuan egindako poesia liburua da. Bai testuarekin, zein irudiekin, proposamena jolastea da. Irakurleari irrigarriak gertatu al zaizkion irudi eta esaerak eskaintzen ditu. Esaerek eta ilustrazioek nola halako lotura dute, eta elkarren indargarri dira.

Irakurlea laster konturatuko da liburuak duen egituraz. Orrialde bakoitzeko lau pertsonaia agertzen dira marraztuta. Lehen hirurak batasun bat dute (hiru erraldoi, hiru armiarma, hiru suge...) eta laugarrena desberdina da; hain zuzen laugarrena hurrengo orrialdeko hirukoteko pertsonaia da (armiarma, sugea,...). Pertsonaia bakoitzaren gainean esaera bat agertzen da, eta laugarrenak errima egiten du hirugarrenarekin. Adibidez: horzgabea, horzduna, hortzetan metal haria, suge xuxurlaria.

Mekanika honekin garatzen da liburu osoa, letra larriz idatzitako testuak ozen irakurtzea proposatzen duelarik.


Bat, bi, hiru, banpiro