Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Bidaia luzea

Idazlea: Daniel Hernández

Ilustratzailea: Federico Delicado

Itzultzailea: Luigi Anselmi

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 40

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Migrazioa gai hartuta, antzaren iparretik hegoalderako bidaia erakusten zaigu, eta paraleloki, gerratik ihesi hegoaldetik iparraldera doazen pertsonena.

Bidean antzerako kezka, arazo, sentsazio bizi dituzte: kideen laguntasuna, etsaien mehatxua, gosea eta nekea. Itsasoan egiten dute bat, batzuk airean, txalupan besteak. Baina helmugara ailegatzean ez dute harrera berdina bizitzen: Antzarak naturak eskaintzen dien abaro oparoan aurkituko dira, errefuxiatuak, aldiz, txarrantxaz egindako harresia.

Egitura paralelo honen bitartez kontrajarri egiten da naturala eta itxaropentsua den antzaren migrazioa, gizakiek pairatzen duten bidegabekeriarekin, azpimarratuaz gerratik ihesi doazenek izaten duten harrera makurra.

Ilustrazioak orrialde osoak betetzen dituzte, ezker eskuin. Oso adierazgarriak dira, egiantzekoak. Kolore nagusia grisaren eta sepiaren arteko nahasketa hits bat da, kontakizunak eskatzen duenean bestelako kolore printzak agertzen dira, gorri beroa, eta urdin itxaropentsua, batik bat.


Bidaia luzea