Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Dinosauroen inbentarioa irudiduna

Idazlea: Vriginie Aladjidi

Ilustratzailea: Emmanuelle Tchoukriel

Itzultzailea: Mikel Taberna

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 68

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburua da, dinosauroen sailkapena eta ezaugarri nagusiak agertzen dituena, azken aurkikuntzak kontuan izanik. Hitzaurrean, biziaren garai nagusiak kronologikoki azaltzen dira, modu labur eta zehatzean. Ondoren, aditu bati egindako elkarrizketa eskaintzen zaigu, paleontologia ulertzeko.

Izendaturik dauden zazpiehun dinosauroetatik, berrogeita zazpiren berri ematen du liburu honek: zein den euren ordena, subordena, aurkikuntza, tamaina, elikadura… Bereziki aurkikuntza berriei dagozkienak azpimarratzen dira, hala nola lumadun izaerari dagokiona. Izan ere, azken ikerketek diotenez, lumak oso zabalduak zeuden dinosauroen artean. Animaliok hiru ataletan banatuak azaltzen zaizkigu, garaiaren arabera: Triasikokoak, Jurasikokoak eta Kretazeokoak. Guztia tonu dibulgatzailean, modu zehatz eta ulergarrian adierazia eskaintzen da. Amaieran aurkibidea du.

Ilustrazioek garrantzia handia dute liburuan. Horren adierazle da, soilik irudi-orriak zenbatzen direla. Detailez betetako irudi ederrak eskaintzen dizkigu liburuak, eta hainbat elementu benetakoak ez direla hasieratik adierazten bazaigu ere (kolorea, hainbat ezaugarri anatomiko…), animalia hauek irudikatzen laguntzen dute. Batzuetan gure arreta deitzen dute gaur arte ohiko izan diren irudikapenetatik nahiko aldendurik daudelako marrazkiak, hala nola, Tyrannosaurus Rexa, 26. Orrialdean.


Dinosauroen inbentarioa irudiduna