Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ekaitza

Idazlea: Frédéric Stehr

Ilustratzailea: Frédéric Stehr

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2018

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan, bazterketa eta norberaren nahiei jarraitzea bezalako gaiak agertzen dira tonu baikor eta eredu emailea erabiliz.

Eskola egun euritsua dute gaur hegazti kumeek. Irakasleak, kanpoan jolasteko girorik ez dutela eta, dantza saioa prestatu du. Txio-txio pozik jarri da, baita musika entzutearekin batera, dantzan hasi ere. Dantza egiteko moduagatik, ikaskideek barre egin diote. Orduan, burumakur alde egin du Txio-txiok. Dantza saioak aurrera jarraitzen du. Beste ikaskide guztiek dantza egiteko aukera izan dute. Halako batean, irakaslea Txio-txio falta dela konturatu, eta bila hasi dira...

Liburuko ilustrazio zainduek, adierazkortasun handia daukate. Pertsonaien jarrera eta umorea, momentu desberdinetako mugimendua eta intentsitatea adieraztea lortzen dute. Erabilitako ur-margoek eta kolore apalek ez diote intentsitaterik kentzen, eta koloreen aukeraketa anitzak bizigarritasun gehiago izaten laguntzen diote.


Ekaitza