Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Elmer eta ostadarra

Idazlea: David McKee

Ilustratzailea: David McKee

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2018

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Narrazio ilustratua da, Elmer deritzon elefante kolore-anitzaren bildumako bat. Pertsonaiak eta lekuak errepikatzen dira, gertaera berrien aurrean Elmerrek hartzen duen jarrera baikor eta ausarta da bilduma ezaugarritzen dutena, kasu honetan ere bai.

Ekaitz bortitz baten ondoren kolorerik gabe ageratuko da ostadarra; izan ere, zeruan arrasto zuri bat baino ez da. Elmerrek, beti baikor eta eskuzabal, ostadarrari bere koloreak ematea erabakitzen du. Hortaz, lehenik eta behin ostadarra lurreratzen den lekua aurkitu beharko du. Elefantetxoa eta oihaneko animaliak leku horren bila hasiko dira. Bien bitartean zalantza nagusituko da haien artean, zer gertatuko zaio Elmerri bere koloreak ostadarrari ematen badizkio? Galduko ote ditu bereak? Elefante grisa bilakatuko ote da? Elmerrek, ordea, ez du kezkarik, eta betiko alaitasunarekin ekingo dio erronkari.

Ilustrazioek orrialde osoak hartzen dituzte. Nabaria da egileak fauvistei dien zaletasuna (bereziki Paul Klee-ri diona), kolore biziak eta osagarriak maisuki erabiltzen baititu atzealdeetan eta motiboetan.


Elmer eta ostadarra