Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ene adiskidea izan nahi duzu?

Idazlea: Eric Battut

Ilustratzailea: Eric Battut

Itzultzailea: Jean-Louis Davant

Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Urtea: 2018

Orri kopurua: 26

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, tapa bigunekin eta tamaina ertainean argitaratua. Adiskidetasunari eta ezberdin izateari buruzko ipuina da, tonu afektiboan idatzita.

Sagu grisek ez dute sagu berde txikiaren lagun izan nahi, ziurrenik ezberdina delako. Sagutxo berdeak bere kolore berdina duten animalien artean bilatuko du laguna, baina agian laguna izateko ez da berdina izan behar.

Animalien portaerak haurren aritzeko moduak gogorarazten dizkigute. Umearekiko gertutasun hori ilustrazioetan ere badago. Fondo zuriaren gainean errotulagailuekin margotzeko modua imitatzen da. Bi kolore erabiltzen dira: berdea eta gorria. Kolore horiek testuan ere sartzen dira hitz garrantzitsuak azpimarratzeko, eta mezuan ere bai (sagu berdea, lore gorria...)


Ene adiskidea izan nahi duzu?