Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Enea da! C’est le mien!

Idazlea: Louison Nielman

Ilustratzailea: Nathalie Janer

Itzultzailea: Nahia Zubeldia

Argitaletxea: Matahami

Urtea: 2018

Orri kopurua: 26

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Gaiak dira anai-arreben arteko inbidia, zeloak, harreman gorabeheratsua…; Tonua hezitzailea da.

Maia eta Tom neba-arrebak borrokan ari dira kamioiarekin jolasteko. Amak, gertatzen dena ikusita, kamioia hartu eta honekin hasiko da hizketan, haurren haserrealdia eten eta hauek konponbide baten bila has daitezen. Berehala, haurrak elkarrekin jolasteko ideia bat daukate eta arazoa konponduta geratzen da.

Ilustrazioei dagokionez, orrialde osoak hartzen dituzte eta oso koloretsuak dira, kontatzen den hori irudikatzen dute eta komiki kutsua dute.

Liburua bi hizkuntzatan idatzita dago, euskara eta frantsesa. Argitaletxeak dioen bezala, helburu garbiekin sortu ditu honako liburuak:

  1. Euskarazko irakurketa erraztea.
  2. Gurasoen eta haurren artean hizkuntza-zubi bat eraikitzea irakurketaren inguruan.
  3. Kalitatezko argitalpenak proposatzea.

Liburuak, azken orrialdean 9 hitzez osaturiko irudi hiztegi txikitxo bat dauka. Honen balioa guraso ez euskaldun horientzako izan dezakeen erabilgarritasuna da.


Enea da! C’est le mien!