Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Erika : ez naiz perfektua

Idazlea: Alfonso Bañeres

Ilustratzailea: Alfredo Piedrafita

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2018

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:
Inguruotako animaliei egindako argazkien laguntzaz osatutako narrazioa da. Oso tonu hezitzaile eta esplizituan, perfekzioa-inperfekzioa, norbera den bezala onartzeko beharraz eta abandonuaz hitz egingo zaigu. Basoan abandonatzen duten triku txiki baten istorioa kontatzen zaigu. Gizaki familia batekin bizi zen baina gaizki zaindutako zauri baten erruz, hanka galduko du, eta basoan utziko dute “akastuna” dela sinetsita. Triku txikiak bere bidea egin beharko du, eta animalia desberdinekin egingo du topo. Topaketa bakoitzean narratzaileak animalia bakoitzaren gogoeta kontatzen digu. Trikuak inbidia dio aurkitzen duen animalia bakoitzaren jardunari, eta alderantziz: Trikuak bere inperfekzioa nabarmentzen du, eta animali bakoitzak trikuaren ezaugarrien alderdi positiboak. Urubiarekin elkartzean perfekzio eta inperfekzio ideien subjektibitateaz ikasten hasiko da. Azkenean gizaki batzuk basoan aurkitu eta bere etxera eramango dute, trikuaren gozamenerako. Argazkien bidez ilustratuta dago.


Erika : ez naiz perfektua