Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Eurigilea

Idazlea: Gianni Rodari

Ilustratzailea: Nicoletta Costa

Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2018

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Letra larriz idatzitako album ilustratua da, lehen irakurleentzat egokia izan daitekeena.

Ipuintxo sotila da, fantasiaren bidez azaltzen duena zergatik egiten duen euria, zergatik batzuetan gehiegi eta bestetan gutxiegi... Errua eta meritua Eurigileak dauzka: lo hartzen duenean hodeien iturritxoak euri gehiegi isurtzen du edota, alderantziz, hodeien iturritxoak zabaltzea ahazten duenean lehortea hedatzen da.

Bertsotan (errimaz, behintzat) egina dago eta tonu goxoa du. Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte.

Sinpleak, argiak, alaiak dira. Egun euritsuak adierazteko kolore urdinak eta grisak erabiltzen dira, eta horiak eguzkia agertzerakoan.


Eurigilea