Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gaxuxaren klarion magikoa

Idazlea: Alvaro Beņaran Aranzabal

Ilustratzailea: Oihane Beņaran Muņoz

Argitaletxea: Xangorin

Urtea: 2018

Orri kopurua: 24

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Haurren beldurrei buruzko ipuin ilustratua da. Beldur hauei aurre egiteko modua proposatzen da ipuinaren bidez, klarionarekin ate bat airean marraztu eta beldurrak bertan sartu ondoren, kanpotik atea ixtea. Beldurrak betiko ahaztuz.

Gaxuxa neska txikia oihanean sartzen da. Bertan haurren imajinarioan azaltzen diren beldurrak agertzen dira (otsoa, sorgina, munstroa eta mamua), bata bestearen atzetik, Gaxuxari jarraika.

Neskaren ausardia lehenengo orritik igartzen da, erabaki aditzak markatzen du: “Gaur hartan, Gaxuxak oihanera joatea erabaki zuen”. Ondorengo orrietan neskak atzera begiratu gabe jarraitzen du, izaki gaiztoen harridurarako. Munstro horiek giltzapetu ondoren, ikusten dugu neskaren aurpegi irribarretsua.

Ilustrazioak ordenagailuz eginak dira, eta gehienak ilunak dira, beste beldur bat iluntasunari dioguna izan bai baitaiteke.


Gaxuxaren klarion magikoa