Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gorri!

Idazlea: Alice Briere-Haquet

Ilustratzailea: Elise Carpentier

Itzultzailea: Jean Louis Davant

Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Urtea: 2018

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan Txanogorritxuren ipuinetik berrasmatutako istorio bat kontatzen zaigu. Hain juxtu, ipuin klasikoa hasi aurreko garaiak kontatzen dira, kapusai gorria nondik eta zergatik sortu zuen argitzeko.

Amonak gorria du maite eta bilobarentzat trikotatzen du aldiro zerbait ezberdina: galtzerdiak, eskularruak, lepokoa, belarri kukutzekoak, txanoa,… Opariak direla eta neskatilak eraso andana jasaten ditu basoko animaliengandik. Seigarren goizean aski zaio eta orduan amamari beste ideia bat datorkio burura.

Irudiak estanpazio bidez eginak dira, hiru koloretan agertzen direlarik paperaren zuria, gorria eta beltza. Karratu baten barruan datoz marko beltzaz jantzita. Sinpleak dira eta asko transmititzen dute, aurpegiera, mugimendu eta abarrekin. Kolore mugak bere horretan asko esaten du.

 

Imanol Merceroren kritika Berrian

Xabier Etxanizen kritika Argian


Gorri!