Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hamaika andere ausart

Idazlea: Xosé M. González "Oli"

Ilustratzailea: Helle Thomassen

Itzultzailea: Koldo Izagirre

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Jolasaren eta jakintza liburuaren ezaugarriak dituen liburua da. Zenbakiekin eta kenketekin jolasten da, tonu nabarmen umoretsuan.

Hamaika emakume munduan zehar doaz bidaian. Baina leku bakoitzean, zerbaitek liluratuta, banan-banan andereak gelditzen joango dira. Bakarra izango da jatorrira bueltatzen dena, berak, etxea duelako gustukoen.

Marrazkiak orrialde osoak betetzen dituzte. Oso adierazgarriak dira, detailez josita, eta informazio gehigarria eransten die testuari. Dibertigarriak dira, koloretsuak. Herrialde bakoitzeko ezaugarriren bat nabarmentzen dute.


Hamaika andere ausart