Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi

Idazlea: Mem Fox

Ilustratzailea: Helen Oxenbury

Itzultzailea: Eva Linazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 40

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, jakintza liburu baten gisan funtzionatzen duena. Zenbaketa ariketak aitzakia hartuta, arrazakeriaren aurkako aldarria zabaltzen saiatzen da.

Album ilustratu honek munduko hainbat bazterretan jaiotako haurrak erakusten dizkigu, ezberdinak, baina aldi berean berdinak direnak. Elkarren arteko berdintasuna, guztiek hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi dituztela da. Albumak egitura errepikakorra du, eta testu erritmiko bat sortzen du.

Tonua goxoa da, eta gehienetan atzealdea zuria duten irudiek ere goxotasun honekin bat egiten dute. Irudietan jatorri desberdinetako haurrak metatuz doaz, ezberdintasunean berdintasuna aurkitu duen lagun talde heterogeneo bat osatuz.


Hamar hatz ttipi eta hamar behatz ttipi