Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hartzek ez dute irakurtzen!

Idazlea: Emma Chichester Clark

Ilustratzailea: Emma Chichester Clark

Itzultzailea: Miren Arratibel- Rosetta itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Harper Collins Ibérica

Urtea: 2018

Orri kopurua: 30

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan norbere nahiei jarraitzeari buruz hitz egiten zaigu, tonu baikor eta eredu emaile batean. Liburua bi plano literariotan garatzen da: hasieran animalia humanizatuak dituen ipuin bat dena, gero tonu errealista batera pasatzen da, gure mundu errealaren antzeko parametroetara. Konbinaketa honen bidez irakurlearen irudimena era ezohiko batean kitzikatzen da.

George hartzak duen bere bizi estiloa zalantzan jartzen du, ‘hau ote da guztia?’ edo ‘ez al dago beste ezer?’ bezalako galderak eginez bere buruari. Egun batean, basoko zuhaitz baten azpian, liburu bat aurkituko du eta irakurtzen ikastea izango da bere erronka. Familiaren esanei muzin eginez, herrira abiatzen da. Bertan, irakurtzen ikasteko laguntza bila hasiko da hartza dela konturatu gabe. Zer gertatuko ote da gizakiek hartz bat kaletik paseatzen ikusten dutenean?


Hartzek ez dute irakurtzen!