Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiru hartzak

Idazlea: Xosé Ballesteros-ek egokitua Robert Southey-ren ipuin batetik

Ilustratzailea: Miguel Tanco

Itzultzailea: Eva Lizazasoro

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 33

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Xosé Ballesteros-ek egokitu du XIX. mendean Robert Southey poeta eskoziarrak jasotako maitagarri-ipuin hau.

Jatorrizko ipuinaren oso hurbileko bertsioa da album ilustratu honetan azaltzen dena, baina istorioaren beste bertsio gehienetan ez bezala, hiru hartzek ez dute familia bat osatzen. Ohikoena da hartz handia, hartz ertaina eta hartz txikia, hurrenez hurren, aita, ama eta hartz-kume bihurtuta ikustea, Gerda Muller-en Marilitxar eta hiru hartzak lanean bezala, esaterako. Istorioaren beste protagonistak ile kizkurra duen neskatila izaten jarraitzen du.

Ilustrazioek orrialde osoak hartzen dituzte. Collage teknika erabiltzen da, tenperak eta hainbat objektu uztartuz: alanbrea, paperak, kortxoak, testura ezberdinetako oihalak...

Oso aproposa boz gora irakurtzeko.


Hiru hartzak