Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hitz atseginak

Idazlea: Alice Le Henand

Ilustratzailea: Thierry Bedouet

Itzultzailea: Leire Mendizabal

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Bilduma: Handia naiz, 3

Orri kopurua: 12

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Ipuin-bilduma honetan etxeko txikienek 2 – 4 urte bitartean bizi ohi dituzten errealitateak aurkezten dira: Ondo lo egin eta Gero arte liburuetan lotarako momentua edota ikastolan gurasoak agurtzeko momentua hainbat umek nola bizitzen duten erakusten zen moduan, Hitz atseginak honetan elkarbizitzako arau eta prozedurak ikasten laguntzen digute tonu atsegin, goxo eta lasaigarrian.

Ilustrazioak atseginak dira, animaliak itxura goxoarekin pertsonifikatzen dira, detailetxo txikiren bat edo beste dago orrialde guztietan, eta orri bakoitzean leihotxoa zabaltzen da, egoera aldaketa bat erakutsiz.

Esaldi laburrak dira, haurrentzat ezagunak, eta normalean egitura berdintsua errepikatzen da liburu guztietan. Egoera bat aurkezten da, haurrari galdera egiten zaio eta erantzun egiten du.


Hitz atseginak