Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hondartuta

Idazlea: Jim Ladd

Ilustratzailea: Benji Davies

Itzultzailea: Miren Ibarluzea

Argitaletxea: Desclee de Brouwer

Urtea: 2018

Bilduma: Izarretako piratak, 2

Orri kopurua: 128

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Zientzia fikziozko abentura bildumaren bigarren alea da.

Itsas-barkuen tankerakoak dira espazio-ontziak, eta pertsonaiak ere piraten garaikoak bezala portatzen dira.

Oraingoan, Sam kabinako morroia eta Apolo Alai itsas-espaziontziko gainerako kideak Zulo Beltz Bizartsu gaiztoarengandik ihes egiten ahaleginduko dira, hark Samen gurasoek eman zioten mapa nahi duelako. Horretarako nebulosa arriskutsu batean sartuko dira, baita hondartuta geratu ere, eta handik ateratzeko, hainbat arriskuri egin beharko diote aurre. Azkenean, Samen zuhurtziari esker lortuko dute.

Ilustrazioak zuri beltzean dira. Atal hasieretan daude orri osokoak eta, bestela, testu ertzetan daude.


Hondartuta