Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Inurriak. New York misioa

Idazlea: Pere Tobaruela

Ilustratzailea: Andrés Meixide

Itzultzailea: Juan Luis Zabala

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2018

Bilduma: Inurriak

Orri kopurua: 103

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Inurriak bildumako bigarren liburua dugu New York misioa. Akzio eta abenturazko narrazio honetan lau inurri dira protagonistak, Inurriak brigada bereziko kideak: Inurmalgu, Inurmail, Inurrindar eta Inurpanpox; bakoitza oso trebea bere zereginetan. Arerio sutsua dute Paumau doktorea, munduaren jabe bihurtzeko helburua duen zientzialaria. Bigarren misio honek New York hirira ekarriko ditu Inurriak taldeko kideak. Askatasunaren Estatua piztu egin da, oinarritik askatu eta hirira joan da. King Kong garaikide baten moduan Empire State erakinera igo da, gero Hudson ibaian murgiltzeko. Nola arraio mugitu daiteke Askatasunaren Estatua? Nor dago gertakizun honen atzean?

Testuan tipografia desberdinak erabili dira. Ilustrazioak eta hiru komiki labur tartekatzen dira narrazioan zehar, zuri beltzez eta komikigintzaren estiloan eginak.


Inurriak. New York misioa