Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Io: bizitza handia dago hor kanpoan

Idazlea: Daniel Piqueras Fisk

Ilustratzailea: Daniel Piqueras Fisk

Argitaletxea: Narval

Urtea: 2018

Orri kopurua: 152

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Komiki mutu honetan, denboran eta espazioan zehar gertatzen den abentura da gaia. Tonu hunkigarria du liburu honek, abentura pasioz, arriskuz eta umorez betea agertzen zaigu.

Etxeko ganbarara igotzean, Laikak eguneroko bat eta botila bat aurkitzen ditu. Abentura egunerokoa zabaltzean hasten da: denbora eta espazioa nahasten dira, Laika eta egunerokoko pertsonaiak, emakumezko bat eta gizonezko bat. Globo batean abiatuko dira, lurretik eta espaziora. Ilargia, Martitz, asteroide gerrikoa, Jupiter, Io (Jupiterren satelitea), Urano eta Pluton bisitatuko dituzte. Bakoitzean gertakariren bat izango da, gizakiaren eta espazioaren arteko historiarekin erlazionatua, arriskutsua, pasiozkoa, ezaguna zein arrotza. Lurretik gero eta urrunago gertatuko da istorioa, eta Laikak lagunduko digu lurrera bueltatzen. Ganbarako atexka ixtean bukatuko da kontakizuna.

Marraz eginiko ilustrazioak dira nagusi. Zuri-beltzak garrantzi nabarmena du, eta kolore planoen erabilera murritz eta esanguratsua egin da. Honekin kontrajartzen dira planetak, pastel margoz eginak, koloretsuak eta biziak. Kontraste handia sortzen da bien artean, eta errealitatea eta fikzioa uztartzeko lana izan dezakete bi teknikek.


Io: bizitza handia dago hor kanpoan