Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Irudizko lerroa

Idazlea: Fernando P. Hernando

Ilustratzailea: Fernando P. Hernando

Itzultzailea: Iker Allende Sopena

Argitaletxea: Narval

Urtea: 2018

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetako gaia ez dugu azken momentura arte garbi izango, hasieran pentsatzen duzun horrek buelta osoa ematen baitu, bukaeran irakurlea harrituz. Beraz, ez gaitezen itxuraz fidatu!

Lehoi handia eta untxi txikia globo batean doaz. Ez dakigu nola heldu diren bertara, baina badirudi jaisteko aukerarik izan ez, eta elkarrekin igaro beharko dutela denboralditxo bat. Gauzak horrela, untxiak arau bat proposatuko du: lerro bat marraztu eta bakoitzaren espazioa errespetatu. Denborak aurrera egin ahala gose izango dira bi animaliak eta...

Ilustrazioak txuri beltzak dira nagusiki, bi elementu izan ezik: lehoiaren masaila marroixka eta untxiak “duen” margo gorria. Elkarrizketak ere bi koloretan agertzen dira, beltzez untxiaren hitzak eta marroiez lehoiarenak.

Irudi oso sinpleekin, elementu gutxirekin eta hiru kolorerekin osatu da istorioa.


Irudizko lerroa