Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Istorio bat

Idazlea: Marianna Coppo

Ilustratzailea: Marianna Coppo

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 48

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan istorio baten zain dauden pertsonaiak agertzen dira, gertatzen zen bezala Samuel Becketten Godoten esperoan, edota Luigi Pirandelloren Sei pertsonaia autore bila antzezlanetan. Tonua zalantzakorra eta baikorra da, aldi berean, pertsonaiaren arabera.

Animalia itxurako bost pertsonaia orrialde zuri batean elkartu dira, eta istorioaren zain daude. Hauetako bat jolasean jartzen da, asperrak eraginda, eta nahi gabe, kontakizuna abiatzen du. Poliki-poliki guztiak batzen dira istoriora.

Ilustrazio sinpleak eta ondo pentsatuak ditu, testuak kontatzen ez duena kontatzen dute. Irudimen handikoak, aldakorrak eta jolasari leku egiten dioten ilustrazioak dira.

Lehen irakurleentzat oso egokia da albuma, hizki larriz idatzitako testu gutxikoa.


Istorio bat