Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Izarrak eta planetak

Idazlea: Mack

Itzultzailea: Ihintza Elsenaar (Bakun)

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2018

Bilduma: Mundu miragarria

Orri kopurua: 77

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ezaguera liburua da, astronomiari buruzkoa. Gaikako aurkibidea du.

Lau zati handitan banatuta dago (lurra, eguzki-sistema, unibertsoa eta espazio-bidaiak) eta horien barruan hainbat kapitulu. Horietako bakoitzak bi orri hartzen ditu. Lehenengo bi atalek liburuaren bi heren hartzen dute.

Informazioa emateko modua erreplikatzen da atalez atal. Zati bat luzeagoa hasieran; ondoren, beste letra mota batean zati bat motzagoa; eta bukaeran, jolas txikia galdera moduan. Lehenengoetan, argazkiak, eta azkenengoan marrazkiak daude. Eskema honek irakurketan laguntzen du.

Informazioa eta bitxikeriak ematen dira ezagutzera. Bi orrialdeen egitura bera da liburuan zehar. Ezkerraldeko argazkiak orrialdearen bi heren hartzen ditu, eta honen azpian azalpena dakar. Eskuin aldekoan berdin, baina testua argazkiaren gainean dago, eta azpian azalpenaren inguruko jolas-galderak egiten dira.

Argazkiak nagusitzen dira, eta argazki horietako batzuen gainean ilustrazioak daude, testuan azaldutakoa azpimarratzeko.


Izarrak eta planetak