Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Izarren bila

Idazlea: Eneko Etxegarai

Ilustratzailea: Eduardo Rodríguez

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2018

Orri kopurua: 38

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Eñaut eta Ihintza amonarekin asteburu pasa egiten dute baserrian. Amonak, mila jolas eta abendura prestatu dizkie, baita ipuinak kontatu ere. Baserriko animaliek ere, ipuinak entzuten dituzte gauero. Ipuin horietan animalia ezberdinak, bata bestearen gainean jarrita zerura iristen saiatzen ziren, ilargia harrapatu nahian.

Haurrak etxera bueltatzen direnean, animaliak, ipuinean bezala, izarretara iristen saiatuko dira, baina izarretara iritsi beharrean erori, eta “izarrak ikusiko” dituzte.

Album honetako ilustrazioek narrazioari gehitu egiten diote. Testuaren gaiarekin eta tonu umoretsuarekin bat datoz. Kolore biziak erabiltzen dira, ikonikoak. Orokorrean dena betetzen dute. Irudi zehatzak dira, ordenagailu bidez sortuak.


Izarren bila