Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jainkosa izan nahi zuen hirukia

Idazlea: Violeta Monreal

Ilustratzailea: Violeta Monreal

Itzultzailea: Joseba Santxo Uriarte

Argitaletxea: Begiko

Urtea: 2018

Bilduma: Arte Begiko

Orri kopurua: 32


Laburpena:

“Arte begiko” saileko ipuina dugu hau, sail honen helburua barruan daramagun artista ateratzea omen da, beraz, tonu, intentzio eta helburu guztiz pedagogikoa du liburuxkak. Azalpenak emateko MALEVITX margolariaren artelan bat oinarritzat hartu da.

Malevitx-en artelanetatik ateratako elementuak berrantolatu egingo dira jainkosa bilakatzeko, era honetan mundua babesteko. Berrantolaketa horretan beso, hanka, buru, superbotere bila ibiliko da hiruki laranja. Benetako jainkosa bilakatuta mundua beti babestuko du hiruki laranja zenak.

Ilustrazioak arte lanetatik eratorritako elementuek osatuta daude irudimen handiz, testuarekin nahasten dira tarteka eta testua jarraitzeko lagungarriak dira, gaiaren konplexutasunagatik. Digitalki landuak dira.


Jainkosa izan nahi zuen hirukia