Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kaixo, Gea naiz. Unibertsoan bakarra den planeta baten egiazko historia

Idazlea: Luca Novelli

Ilustratzailea: Luca Novelli

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2018

Orri kopurua: 84

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburu ilustratua da.

Lurra, gure planetaren historia kontatzen digu, lehen pertsonan, oso modu zuzen eta bizian. Gea izenez, Lurra planetaren aurkezpen gertukoa egiten du, sorrera eta garapen guztia helburu pedagogikoz azalduz. Garapen horretan gizakia eta bizitzaren sorrerak presentzia berezia du. Zuzenean irakurleari zuzentzen zaio, historiaren partaide dela gogoraraziz.

Irudi soil samarrak erabiltzen ditu, planetak, zelulak eta beste hainbat elementu pertsonifikatuz. Komikietako ogitartekoak erabiltzen ditu elkarrizketa labur eta zuzenen laguntza emateko irudiei.


Kaixo, Gea naiz. Unibertsoan bakarra den planeta baten egiazko historia