Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kaixo, Zero naiz

Idazlea: Luca Novelli

Ilustratzailea: Marta Giussani

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2018

Bilduma: Kaixo, ni naiz

Orri kopurua: 84

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Jakintza liburu ilustratua da, matematikaren historia egiten duena “zero” zenbakiaren bidez.

“Zero” zenbakia oinarri hartuta, garai eta kultura desberdinetako matematika nolakoa zen deskribatzen zaigu, era kronologiko batean sailkatutako 14 ataletan zehar. Hastapenetako azalpenak direnez, zenbakien idazkuntza eta matematika eragiketak egiteko erabili izan diren sistema desberdinak erakusten dira, abakoa, esaterako. Aldi berean, paraleloki “zero” zenbakiaren funtzio eta balio matematikoak zeintzuk diren agertzen da, kontzeptu abstraktu honen ezaugarriak argituaz, atalez atal, kulturaz kultura.

Badu, gainera, azken atal zenbaki-gabe bat “Pertsonaiak eta antzezleak” deitzen dena, obran zehar agertutako hainbat jakingai birpasatzen dituena.


Kaixo, Zero naiz