Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kandido eta besteak

Idazlea: Fran Pintadera

Ilustratzailea: Christian Inaraja

Itzultzailea: Uxue Rey

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 44

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek ustez bitxia den pertsonaia aurkezten digu, aniztasunaz eta munduan gure tokia aurkitzeko beharraz hitz egiteko.

Testu sinple bezain zuzena darabil autoreak. Kandido, protagonista, etengabe lekuz kanpo sentitzen da. Orriz orri lotsa, beldurra, etsipena, ezintasuna… agertzen dizkigu. Narrazioak duen egitura zirkularrari esker, azkenean, guztiok sentimendu, beldur eta irrika berdintsuak ditugula iradokitzen da, izan ere oso erraza baita Kandidorekin identifikatzea.

Bi orrialdeak hartzen dituen egitura narratiboa eraikiz, elementu grafiko eta estilistiko guztiek bat egiten dute testuaren egitura zuzen eta garbiarekin, konjunto erabat harmoniatsua eraikiz: esaldi motz eta bakunak, idazmakinetako letra gogorarazten digun letra mota lehorra, oinarrizko forma geometrikoekin jolasten duten ilustrazio kubistak eta koloretsuak…


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Kandido eta besteak