Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Koala ahaltsua

Idazlea: Rachel Bright

Ilustratzailea: Jim Field

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2018

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da, maiz bi orrialdeak hartzen dituen irudiekin osatua. Tonu hezitzailean idatzitako istorioa da. Beldurrei eta aldaketei aurre egitea posible dela erakutsi nahi du idazleak, liburuaren kontrazalean esplizituki aipatzen duen bezala.

Kevin koalak gauzak berdin mantentzea nahi du, beti berdin, ezer aldatu gabe. Eta halaxe bizi da Australian, eukalipto zuhaitz batean, geldi, bertatik inora joan gabe. Lagunek beraiekin joateko eskatzen badiote ere, Kevin ez da bere zuhaitzetik mugitzen. Aldaketei, ezezaguna den horri, gauza berriei... beldur die.

Egun batean soinu ikaragarri bat entzuten da: Okila Kevinen zuhaitza zulatzen dabil! Azkenean zuhaitza erori eta Kevin lehenbiziko aldiz, lurrera eroriko da, lagun artera. Bere zuhaitza halabeharrez utziko du. Handik aurrera gauzak egiteko ahalmena baduela ikasiko du eta poz pozik ibiliko da lagunen artean esperientzia berriez gozatuz.

Ilustrazioak koloretsuak dira, oso adierazgarriak. Orrialde osoak betetzen dituzte, eta testuari detaileak gehitzen dizkiote.


Koala ahaltsua