Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lagun berriak

Idazlea: Tomi Ungerer

Ilustratzailea: Tomi Ungerer

Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan egunerokotasunean oinarritutako istorioa kontatzen da, tonu baikorra erabiliz, ironikoa batzuetan.

Gai desberdinak daude agerian: irudimena, arazoei aurre egiteko jarrera positiboak duen irteera, xenofobia…

Rafiren familia etxez aldatzen da, auzo berri batera. Ez du lagunak egitea lortzen, baina gurasoek oparitzen dizkioten erremintekin gustura dago, abila da oso eskulanetan. Hala, egun batean bizilaguna ezagutzen du, Ki; eta mutikoaren artelanek txundituta elkarrekin aritzea proposatzen dio.

Artearekiko duten zaletasuna partekatuz, lagun minak bilakatzen dira. Sormen handiko bikotea da eta laster geratuko dira artelanak gordetzeko lekurik gabe. Etxetik kanpora jartzen hasten direnean, auzokideak liluratuta uzten dituzte.

Egun batez, ordea, autoritateak atea jotzen die eta traste zahar horiek lorategitik atera behar dituztela esaten die, sute arriskuagatik. Eskerrak museo bateko zuzendariak bikotearen berri izan duen eta lan guztiak erosten dizkien, erakusketa erraldoi bat antolatzeko. Urteen joanean Rafi eta Ki oparo biziko dira, beraien kemenari esker.

Album ilustratu honetan ilustrazioek pisu handia dute. Oso koloretsuak eta adierazgarriak dira, eta ondo islatzen dituzte gai nagusiak: laguntasuna, artea, birziklapena... Testua ez da luzea, esaldiak sinpleak eta ulerkorrak dira, eta itzulpena txukuna.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian

Lore Agirrezabalen kritika Garan


Lagun berriak