Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lukasen superbotereak

Idazlea: Ana Luengo

Ilustratzailea: Marisol Díaz

Itzultzailea: Mario Unamuno

Argitaletxea: Bellaterra

Urtea: 2018

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honen funtzio nagusia autismoa haurrei aurkeztea da. Ipuin baten gidoia erabiliaz, autismoarengana era afektibo batean hurbiltzeko saiakera proposatzen digu, mezu positiboak azpimarratzen.

Protagonista amonaren etxera doa, haren urtebetetzea ospatzera eta han, aspaldiko partez, Lukas bere lehengusu txikiarekin topo egiten du. Lukasen jokaera bitxia irudituko zaio. Hasieran, haserrearazi egingo du, baina zer gertatzen ari den ulertzean gauzak beste modu batera ikusi, eta ongi pasatuko dute guztiek.

Ilustrazioak koloretsuak dira, eta testuak dioena azaltzen dute. Perspektiben nahasketak deigarri egiten dira, hiru dimentsioko marrazkiak bi dimentsiokoekin konbinatzen baitira.


Lukasen superbotereak