Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Marmi eta kapela bitxia

Idazlea: Susana Isern

Ilustratzailea: Marta Cabrol

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2018

Orri kopurua: 34

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honen gai nagusiak naturarekiko errespetua eta laguntasuna dira. Testuak ez du zailtasunik erakusten. Esaldiak sinpleak eta laburrak dira, kontakizunerako aproposak. Eta letra larriz idatzita dagoenez, egokia izan daiteke irakurle berrientzat.

Paseoan dabilen egun batean, dir-dir egiten duen gauza bat ikusten du Marmi-k zingira bazterrean. Kapela dirdiratsu bat den ustean, buru gainean jarri, eta poz-pozik jarraitzen du paseoa, denek inbidia diotela pentsatuz. Siesta garaian, kapela kendu eta besarkatuta lokartzen da. Esnatzen denean, kapela falta zaiola konturatzen da, eta bila hasten da. Haraneko lagunei galdezka dabil ea norbaitek ikusi ote duen, baina denek ezetz erantzuten diote.

Ilustrazioek adierazpen handia azaltzen dute. Irudi askok atzealdean garbi antzeman daitezkeen mendiak, lakuak eta lainoak dituzte, beste orrialde batzuk bi aldeak hartzen dituzte, eta atzealde zuria dute. Azken hauetan eszena hobeto antzematen da.


Marmi eta kapela bitxia